StartUps Euskaltel

Euskaltelen teknologia, gaitasunak eta berrikuntza-komunitatea konektatzen dugu start-upekin.

Zer da?

Enpresa berri guztiek laguntza bat behar dute hasieran. Euskaltelek bere ekarpena egin nahi du gero eta enpresa berritzaile gehiago izan dezagun. Ez dugu eskatzen ez kapitalik ez itzulkin ekonomikorik. Konpromiso bat da.

StartUps Euskaltel programak konektatzen ditu Euskaltelen teknologia, gaitasunak eta berrikuntza-komunitatea start-upekin, azeleratzaileekin, bezeroekin eta ekoizpen-sektoreekin.

Lehenengo edizio honetan 100 StartUp lagundu nahi ditugu

Betekizunak

Programa honetan parte hartzeko, egoitza Euskadin eduki behar du zure start-upak, eta bost urte baino gutxiago izan. Proiektuak, berriz, Euskaltelek laguntzen dituen entitate edo ekimenen inkubazio- edo azeleratze-programetako batean egona edo hartarako hautatua izan behar du.

Proposamen bakoitzaren balio estrategikoa, heldutasun-maila eta ahalmena baloratuko ditugu.

Zer enpresari zuzentzen zaie StartUps Euskaltel?

Batez ere, Euskaltelentzat estrategikoak diren arloetako start-up teknologikoei zuzendua da ekimena.

Orobat balia daitezke hartaz start-up teknologikoak eta irismen globaleko proiektua duten start-up berritzaileak.

Gure arlo estrategikoak

  • Gauzen Internet

  • Adimen artifiziala

  • WiFi-a eta 5G

  • Zibersegurtasuna

  • Eduki-mota berriak

Proposamen bakoitzaren balio estrategikoa, heldutasun-maila eta ahalmena baloratuko ditugu.

Start-upentzako onurak

Euskaltelek modu desinteresatuan lagunduko die hautatutako start-upei, hau eskainiz:

Onura guztiak
  • Telekomunikazio-zerbitzuak

  • Datacenter zerbitzu aurreratuak

  • Garatzeko ekipamendua

Erosketa azterketaEuskaltelek produktuak eta zerbitzuak erostearen azterketa

Trebakuntza eta tailerrak,harremana Euskalteleko lider teknologikoekin

Networkinga partner-sarearekineta ikusgaitasuna Euskaltelen ekitaldi eta baliabideetan

PublizitateaBaterako publizitatea eta publizitate babestua

StartUps

Honela aurkezten dira jada parte hartu duten edo orain parte hartzen ari diren start-up-ak.

StartUp guztiak
Airea e-Learning

"Online ikastaro tutorizatuak, inklusioari eta gaitasun digitalari buruzkoak, hezkuntzako profesionalentzat. Interes espezializatu berdinak dituzten komunitate birtualak sortzea eta dinamizatzea."

Ir a airea-elearning.net

Alchemy Machine Learning

"Adimen artifizialean oinarritutako motor automatiko bat, enpresa-jakintza erauzteko."

Ir a alchemyml.com

Appsamblea

"Appsamblea boto digital bermatua emateko tresna bat da, eta aukera ematen die neurri guztietako enpresa eta kolektiboei bozketak modu digitalean antolatzeko."

Ir a appsamblea.com

Binary Soul

"Binary Soul-en, adituak gara gamifikazioan. Bideo-jokoen munduko ezagutzak erabiltzen ditugu soluzio teknologiko berritzaileak sortzeko hainbat sektoretarako, hala nola industria, publizitatea eta turismoa."

Ir a binarysoul.net

Dataset Big Data Solutions

"Denbora errealeko datu-analisietarako soluzioak eskaintzen ditugu, espazio digitalek dituzten lanabes berak eta adimen bera emanez espazio fisikoei: merkataritza-zentroak, museoak, hiriak..."

Ir a dataset.es

Dative Partners

"Dative Partners datuen ahalmen ezkutuaren bitartez balioa sortzen espezializatutako enpresa bat da. Horretarako, teknologia propioa dugu, enpresei datuen bitartez beren negozio-ereduak aldatzen laguntzeko."

Ir a dativepartners.com

D&A Innovative Systems

"Makinen serbitizazioa eta prozesuen digitalizazioa errazten ditugu, gure zerbitzu eta sentsore adimendun ez-intrusiboei esker."

Ir a innovative-systems.es

Differengin

"Gure bezeroei prozesuak hobetzen eta beren produktuei balio erantsi bat ematen laguntzen dien ingeniaritza bat gara. Horretarako, sentsore-sistema aurreratua, komunikazioak eta gauzen Internet eskaintzen dizkiegu."

Ir a differengin.com

Dog Vivant

"Dog Vivant txakurrak onartzen dituzten negozioen ziurtagiri bat da: batetik, alojamenduak, kafetegiak, dendak eta beste zenbait negozio, zeinetan zu eta zure txakurra ongi etorriak izango baitzarete, eta, bestetik, konfiantzako txakur-negozioak. Goza ezazu planik eta bidaiarik onenez zure txakurrarekin."

Ir a dogvivant.com

Ekobideak

"Ekobideak Koop, Elk.Txikia geologiaren eta ingurumenaren alorrean diharduen kooperatiba bat da. Geoturismoa, ingurumen-hezkuntza eta trebakuntza ditu zerbitzu nagusi."

Ir a ekobideak.com

Emerid System

"Larrialdiko identifikaziorako sistema bat, jantzietan eta objektuetan integratua. NFC teknologiaren bitartez, honako hauek transmititzen ditu: erabiltzailearen informazioa, haren datu medikoak, harremanetarako datuak eta kokapena."

Ir a emerid.com

E-Process-Med

"E-Process-Med enpresak prozesu medikoak digitalizatzeko soluzioak prestatzen ditu. Osasun-zerbitzuetako langileak kudeatzen eta bezeroei zerbitzuak ulertzen eta erabiltzen lagunduko dieten tresnak garatzen ditugu."

Ir a e-processmed.com

Family Care Solution

"InfoFamily, lagunik onena osasuna kudeatzeko eta zure familia zaintzeko. Aplikazio mugikor honen bitartez kudeatu ahal izango dituzu gehien maite dituzunen –maskotak barne– historia medikoa eta zainketaren eguneroko jarduerak."

Ir a infofamily.es

Fixme

"Fisioterapiako hitzordua hartzeko zure plataforma. Non zauden eta libre noiz duzun jakinarazi, eta zure beharretara hobekien egokitzen den profesionala aurkituko dizu, eta beste paziente batzuen iritzia irakurri ahal izango duzu. Nahi duzunean eta nahi duzun tokian egin dezakezu zure erreserba, saioa gertuen duzun fisioterapia-zentroan nahiz etxean bertan egiteko."

Ir a fixme.es

Gaptain

"Adingabeentzako babes digitala Interneteko eta mugikorretako arriskuetarako, hauek barne hartzen dituena: guraso-kontrola, zibersegurtasuna, onlineko hezkuntza eta adituen aholkularitza."

Ir a gaptain.com

Gembira Tech

"Datu-bilketa eta -interpretazioko enpresa bat gara, enpresei laguntzen diena onlineko marketineko estrategia finkatzen lehiakideen aurrean."

Ir a gembiratech.com

Gik Live

"GIK LIVE!, euskal startup bat ardoaren sektorean iraultza egiten jarraitzen duena nazioartean. Milioika botila saldurik mundu guztian, GIK LIVEk berrikuntza dakar kontinenteko sektorerik zahar eta tradizionaletako batera, ardo lotsagabe, harrigarri eta bikainak eskainiz. Nahi duzu probatu?"

Ir a giklive.es

GPONDoctor

"Laguntza ematen dizugu etxean esperientzia zoragarriak goza ditzazun, kalitaterik handiena bermatuz zuntz optikoaren gaineko komunikazioetan. GPONDoctor, mugarik gabeko konektagarritasuna."

Ir a gpondoctor.com

Heepsy

"Influencer Marketingeko plataforma bat da Heepsy, zure marka eta negoziorako influencerrik egokienak aurkitzen laguntzen dizuna. Bilaketa aurreratuko gure iragazkiei esker, industriaren eta kokapenaren arabera bila daitezke influencerrak; gainera, haien estatistikak aztertu eta emaitzak zerrendatan jaso daitezke."

Ir a heepsy.com

Hirisens

"Hirisens gauzen Interneteko (IoT) soluzioetarako enpresa bat da. Sentsorikaren eta komunikazio optimoaren bitartez, gure bezeroei denbora errealeko neurketak eskaintzen dizkiegu gure plataforma eta aplikazio mugikorrarekin."

Ir a hirisens.com

ii4.0 Services

"Ekipo industrialak monitorizatzeko plataforma."

Ir a ii40services.com

Immersia

"Teknologia disruptiboen bidez (hala nola errealitate birtuala, areagotua eta mistoa) datuak bistaratzeko sistema aurreratuko biki digital interaktiboak."

Ir a immersia.eu

Ingran

"Ur-ponpaketaren IoT eta Big Data gara. Gauzen Internet eta datu-analisia, aurreztea eta ponpaketaren eraginkortasuna harturik helburu, kode irekiko Open Source teknologian oinarritutako sistema baten bidez."

Ir a ingran.es

JakinCode

"JakinCode ingeniaritza bat da, zibersegurtasun-zerbitzu aurreratuak ematen dituena eta neurrirako tresnak garatzen dituena Industria 4.0-aren eremuan, erakunde baten aktibo guztiak kudeatzeko eta indartzeko, hala maila fisikoan nola logikoan."

Ir a jakincode.com

Kai Marketing Lab

"Kai Marketing Lab marketin digitaleko aholkularitza bat da, Kaibotek garatua. Marketin digitaleko prozesu guztiak automatizatzeko aukera ematen duen marketin adimenduneko lehenengo plataforma da Kaibot."

Ir a kaimarketinglab.com

Koalak studios

"Ikus-entzunezkoen ekoiztetxe gazte bat gara, sektorean hamar urte baino gehiagoko esperientzia dugun bi profesionalek sortua. Gure espezialitateen artean daude ikus-entzunezko piezak egitea eta ekoiztea, argazkilaritza eta Fx, influencer-en marketina, kanpaina-diseinua eta musika-piezen ekoizpena."

Ir a koalakstudios.com

Lurmetrika

"Analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko soluzioak prestatzen ditugun turismo-sektorerako. Gure merkatu-monitoreek eta Travel Intelligence plataformak turismo-enpresa eta -lekuen kudeaketa jasangarria sustatzen dute."

Ir a lurmetrika.com

Naiz Fit

"Naiz Fit aplikazio mugikor bat da, zure gorputzaren neurriak kalkula ditzakeena bi argazki bakarrik erabilita eta behar duzun taila gomenda diezazukeena arropa online erosten duzunerako. Akabo itzulketak!"

Ir a naiz.fit

Naru Intelligence

"Naru Intelligence enpresa berritzaile bat da, osasun-ekosistemarako softwarea egiten duena. Step produktuak onkologiako asistentzia hobetzeko aukera ematen du, pazienteari balioa eskainiz datu-analisiaren bidez."

Ir a naruintelligence.com

Norlock

"Sarrailagintzako, burdingintzako eta sarbide-kontroleko produktuen banaketan eta salmentan espezializatutako enpresa, segurtasunaren arloan aitzindaria."

Ir a norlock.es

Nuavis

"NUAVIS oinarri teknologikoko enpresa bat da, software-soluzioak eskaintzen dituena ikusmen artifizialean eta errealitate birtual eta areagotuan oinarrituak. Prozesu industrialak optimizatzera bideratuta daude haren soluzioak."

Ir a nuavis.com

Oboid

"OBOIDen, garapen elektronikoak egiten ditugu, teknologia librean oinarrituta, garapen-denbora minimizatuz eta produktu berri zein zaharretarako konexioa bermatuz, errazago integra daitezen 4.0 industrian."

Ir a oboid.com

OSOIGO

"Osoigo da politikako eragin eta komunikazioko plataforma handiena, 700 politikari aritzen baitira jendearen galderei eta eskariei erantzuten."

Ir a osoigo.com

QB Pop Up

"Itsas edukiontzi birziklatuak baliatuz, azpiegitura galkorrak egiten ditu enpresa honek."

Ir a qbpopup.com

Single Quiver

"Single Quiver Surfboards onlineko plataforma bat da surfeko materiala gomendatzen, pertsonalizatzen eta saltzen duena. Online erosten duzunean, surfeko zer ohol-modelo behar duzun gomendatuko dizugu, eta zer osagarri dituzun aukeran erakutsiko."

Ir a singlequiver.com

Songlive

"Banda eta DJen booking digitala. Plataforma bat zeinetatik ekitaldien promotoreek bandak eta DJak kontratatzen baitituzte kontzertuetarako: areto, taberna, gau-klub, jaialdi, after-work, edo kontzertu sekretu-pribatuak."

Ir a songlive.es

Stockare

"Stockare oinarri teknologikoko start-up bat da hodeiko identifikazio-, lokalizazio- eta sentsorizazio-soluzioak eskaintzen dituena."

Ir a stockare.com

The Best 5

"Ez galdu denbora gehiago ehunka webguneetan bilatzen! Zuk erosi nahi duzun horretarako erosleek aukeratzen dituzten bost produktu gomendatuenak bakarrik erakusten dizkizu The Best 5ek; horrez gainera, preziorik onena eskaintzen duten webguneak ere erakusten dizkizugu."

Ir a thebest5.es

TotalFood

"TotalFood be free be fooder erreserba-zentral bat da, alojamendu turistikoen onlineko erreserbak egiteko eta asoziatutako jatetxeetan otordu-zerbitzuen erreserba egiteko. Zure “dena barne” hori zeure gustura."

Ir a totalfood.es

Transporter

"Transporter lankidetzazko ekonomia logistikaren eta salgai-garraioaren merkatuan sartu duen enpresa bat da."

Ir a transporter.es

Waixo - Telas Personalizadas

"Waixok oihal pertsonalizatuak eskaintzen ditu, hala nola sarga, viyela, popelina, rasoa, poliester, kotoi eta/edo poliamida-likrazko oihalak, ingurumenaren aldeko ikuspegi argi batekin, oihal ekologiko, jasangarri eta jatorri organikokoen alde eginez."

Ir a waixo.com

WikiOpps

"WikiOpps plataformak aukera ematen du interes-taldeen iritzia jakiteko (bezeroak, langileak, hornitzaileak...) modu azkar, erraz eta eraginkor batean. Wikiopps-ek aplikazio doako bat eta web-administrazioko eta -analisiko panel bat eskaintzen ditu."

Ir a wikiopps.com

WimbiTek

"IKTen sektoreko start-up bat, gauzen Internet erabiliz aktiboen monitorizazioko eta telemetriako sistemak sortzera bideratua. Gure produktuek barnean hartzen dituzte sentsorika aurreratua eta kontsumo apaleko eta irismen luzeko telekomunikazio-sareak."

Ir a wimbitek.com

WimyKids

"Haurrak lokalizatzeko B2B2C zerbitzua, gurasoek jakin dezaten turismo-esparruen barruan umeak non dauden. Eremu hauek datu-adimenaren bitartez optimizatzen dute negozioa."

Ir a wimykids.com

Egin bat

Kontsultaren bat egin behar baduzu, erabili hurrengo inprimakia.

Proiektuaren daturik garrantzitsuenak, eta zer enpresak eratzen duzuen. Aurkezpen labur bat ideiaz, produktu edo zerbitzuaz, irtenbidea ematen zaion arazoaz, merkatuaren, datu finantzarioez, negozio-ereduaz eta ekipoaz.

Aurkezpena igo
Aurkezpenaren tamaina ezin da 10 MB baino handiagoa izan

Parte hartu duzu entitate edo ekimen hauen ekintzailetza-programaren batean?

Kontsultaren bat egin behar baduzu, erabili helbide elektroniko hau:

startups@euskaltel.com

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia. Onartu